XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KARMENGO AMA GORALTZEN.

Karmengo Eskapularioatzaz asko esan dogu, alan be guztia ez dogu esan; beste gauza asko esan daitekez oraindik.

Bere agintzarik eder eta onurakorrenak gogoratu doguz: gaiztoki ta garbitoki-agintzak; Karmengo Amaren ANAIAK izen aintzagarria; Ordenako irabazien banaketa ta beste parkapen eta eskar batzuk; azkeneko atzal-buru onegaz amaitu gura dogu gai au.

Azkeneko lerro oneitan zer esan?.

Karmengo Amari eskarrona agertu ta geure egite onakaz ere antzekoak izan eta Bera beti goraltzeko, Eskapularioaren bitartez Beraz eginda daukagun alkartasuna gogoratuko dogu.